Zabalik dago Labayruk Sopelan antolatutako euskara ikastaroan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 15a, 20:37
Labayru Ikastegiaren bitartez, herriko hizkera eta kulturan oinarritutako ikastaroa antolatu du Sopelako Kurtzio kultur etxean, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. “Zer ikusi, ha ikasi” ikerlana abiapuntutzat hartuta, 10 orduz emango dituzte eskolak, bost saio ezberdinetan banatuta. Ikastaroa hilaren 16, 23, 30ean eta abenduaren 14 eta 21ean egingo dute, 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko, mankomunitateko bulegoetara joan beharko da; Larrabasterrako Gatzarriñe kalera, alegia. Argazkian, Kurtzio kultur etxean egingo dute ikastaroa / © Sopelako Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun