Euskarazko ipuin kontalaria izango da larunbatean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 16a, 09:32
Larunbat honetan, hilak 20, euskarazko ipuinak kontatuko dizkiete umeei Gorlizko ikastetxean. Hitzordua arratsaldeko 6:30ean jarri dute eta, udal iturriek jakinarazi dutenez, garaiz iristea beharrezkoa da, ateak 18:40ean itxiko baitituzte. Ekimena 4 urtetik gorako neska-mutilei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da. Arduradunen arabera, Lur Korta ipuin kontalariaren saio horretan, istorio dibertigarriak entzuteko aukera izango dute bertaratzen diren haurrek. Antolatzaileek aipatu dutenez, haiek ez dute umeen erantzukizunik hartuko. Argazkian, ipuin kontalari saioa Gorlizen / © Gorliz.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun