"80 egunean" filma proiektatuko dute ostiralean Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 16a, 09:44

Uribe Kostako zinemaren astearen baitan, ostiral honetan, hilak 19, "80 egunean" izenburuko filma proiektatuko dute Urdulizko kultur etxean. Hitzordua arratsaldeko 8:15ean jarri dute. Proiekzioa euskaraz izango da. Hala ere, tokiko iturriek jakinarazi dutenez, espainolezko azpitituluak ere izango ditu. Sarrera doakoa izango da. Bestalde, jardunaldi horien baitan, Fermin Muguruzak eta Javier Corcuerak zuzendutako "Checkpoint Rock, kantak Palestinatik" dokumentala emango dute, bi ostegun barru, hilaren 25an. Hitzordua 19:00etan jarri dute Sopelako Kurtzio kultur etxean. Ikus-entzunezko lana arabieraz egongo da ikusgai, euskarazko azpitituluekin. Azkenik, hurrengo egunean, toki eta ordu berean, "Izarren argia" filma proiektatuko dute, euskaraz, espainolezko azpitituluekin. Argazkian, "80 egunean" filmaren kartela.

"80 egunean" filmaren aurrerakina:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun