Sopelako Olentzero herri batzordeak, beste urte batez, 8 eta 12 urte bitarteko umeentzako marrazki lehiaketa antolatu du. Horietatik, saritutakoa, Gabonetako postalaren irudia izango da. Olentzero gaua iragartzeko erabiliko dute. Lehiaketarako gaia "Olentzero Sopelan" izango da. Lanen amainari dagokionez, gutxienez DIN-A4koa izan beharko dela jakinarazi dute antolatzaileek. Marrazkiak entregatzeko azken eguna abenduaren 3a izango da, 11:00etatik 14:30era. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 20:00etara eraman ahal izango dira, Kurtzio kultur etxera. Horiek aurkezteko momentuan, gutun-azalean zein marrazkiaren bestaldean ezizena idatzi beharko da. Gutun-azalaren barruko oharrean, berriz, izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia. Sari banaketa abenduaren 24an egingo dute, udaletxeko plazan. Argazkian, Olentzero eta Mari Domingi Sopelako kaleak zeharkatzen / © Sopelana.net.