Azaroak 18, osteguna
20:00 Luncha eta bideo proiekzioa.
Azaroak 19, ostirala
20:00 Antzerkia.
21:00 Udondoko II. Bloke Txapelketa.
Azaroak 20, larunbata
12:00 Mahai ingurua: "Okupazio mugimendua herri ezberdinetan".
14:00 Herri bazkaria.
19:00 Kalejira.
20:00 Kontzertuak: Ira et Decessus, Piketa, Despeñaperros, Ras eta Iñor Ez.
Leioako Udondo gaztetxeak, Uribe Kostako gazte zentro autogestionaturik beteranoenak, hamargarren urteurreneko ospakizunak abiatuko ditu ostegun honetan, hilak 18. Hiru egunez, hamar urte horiek birgogoratzeko eta ondo pasatzeko aukera izango dute tokikoek zein bertaratuko diren lagunek. Denbora tarte horretan denetarik izango dute: luncha, bideo emanaldia, antzerkia, bloke txapelketa... Hala ere, egun handia larunbatean helduko zaie, mahai ingurua, bazkaria, kalejira eta kontzertua izango direla. Azken horrentzako sarrera hiru eurotan izango da. Argazkian, 2008ko martxoaren 8an estreinatu zuten eskalada murru berria Udondo gaztetxean.