Atzo Asua ibaiaren inguruan gertatutako lan istripu baten ondorioz, Angel Felix Biurrun "Kepeli" Leioako Langabetuen Asanbladako kidea zauritu zen. Orain ospitalean dago, egoera larrian, langabetu leioaztarrek eta senideek UKBERRI.NETi adierazi diotenez. Ur Partzuergoak azpikontratatutako Construcciones Corbian Corsian enpresa Sondikako udalerrian "egiten ari den araztegi batean" jazo zen ezbeharra eta orain arte emandako datuen arabera, Biurrun hiru bat metrotako altuera batetik erori zen. Hasieran, buruko mina baino ez zeukan baina geroago arreta medikua behar izan zuen. Buruan odolbatu bat aurkituta, Gurutzetako ospitalean koma eragin eta ebakuntza egin diote, koagulua ateratzen lortu ei dutela. Bihar saiatuko dira esnatzen. Biurrunek 45 urte ditu. Argazkian, 2009an lan istripuen aurka Leioan egindako elkarretaratzea / cc-by Koska irratia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!