"Getxo Antzokia, etorkizunerako aurreikuspenak" lelopeko jardunaldia egingo dute gaur, asteartea, Algortako Tamarises hotelean,
Euskal Ikasketen Fundazio Popularrak antolatuta. Ordua 19:00etan jarri dute. Carlos Olazabal Bizkaiko Batzar Nagusietako PPko bozeramaile eta aipatu elkarteko zuzendariak adierazi duenez, azpiegitura berriak piztutako eztabaida kontuan hartuta, horren "etorkizunari, kostuari zein ondorio ekonomiko, urbanistiko eta kulturalei buruzko hausnarketa" egingo dute gaurko saioan. "Hori egitea beharrezkoa den eztabaidatuko dugu", zehaztu duenez. Horrenbestez, ondokoek hartuko dute hitza: Luis Armada Martin, Bizkaiko Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialeko presidente ohia; Angel Asensio Miranda, Barakaldo Antzokiko zuzendari eragilea; eta Errique Portocarrero Zorrilla-Lequerica, Euskal Enpresarien Zirkuluko zuzendaria. Argazkian, Getxo Antzoki berria eraikitzeko lanak / © San Nikolas Auzo Elkartea.