Badaukat musika talde getxoztarrak bere lehen lan luzea aurkeztuko du ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 16a, 21:30

Badaukat musika talde getxoztarrak bere lehen diskoaren aurkezpena egingo du ostiral honetan, hilaren 19an, Algortako Igeretxe hotelean. Hitzordua arratsaldeko zortzietan jarri dute, eta bertan, hamaika abesti dituen "Minus Bat" disko berria aurkeztuko dute. Horrez gain, taldea osatzen duten lau lagunek euren musika-lanaren lau abesti joko dituzte. Aipatu laukotean Pepe Heredia (gitarra), Josu Doncel (gitarra), Monika Vicario (ahotsa) eta Leire Laza (ahotsa) biltzen dira. Taldekideek jakinarazi dutenez, "gitarra jotzen ezagutu garen lau lagunok duela urte eta erdi hasi ginen abesti propioak sortzen eta azkenik hamaika abestiz osatutako disko bat grabatzea otu zitzaigun". Argazkian, taldekidea den Josu Doncel / © Josu Doncel.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun