Ume eta gurasoentzako kirol-jolas tailerra eskainiko du gaur Sendik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 17a, 09:31

Sendi proiektuaren barruan, aste honetarako kirol-jolas eta arte tailer bana antolatu du ume zein gurasoentzat Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak. Kirol-jolasen saioa gaur bertan izango da, Areetako Madre del Divino Pastor ikastetxean. Hitzordua 17:30ean jarri dute eta 4 eta 6 urte arteko haurrentzat izango da. Arte-tailerra, berriz, ostiralean izango da, Romo ikastetxean. Aurrekoaren ordu berean izango da, 8 eta 9 urteko neska-mutilei zuzenduta. Biak ala biak doakoak izango dira eta begirale-zerbitzua egongo da ume txikiak zaintzeko. Informazio gehiago lortzeko, 685 732 963 telefono zenbakira deitu beharko dute pertsona interesatuek. Argazkian, txiki zein handiak Sendik antolatutako ekimenez gozatzen / cc-by Egizu Getxo Euskaldun!.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun