Bihar, ostiralarekin, "Yo leo novela sentimental, ¿y que?" izeneko hitzaldia emango du Josune Muñoz
Skolastika kolektiboko kideak Algortako Villamonte kultur etxean. Solasaldian eleberri erromantikoaren historia eta bilakaera aztertuko dute, besteak beste, 19:00etatik aurrera. Parte-hartzea bultzatzen duen jarduera horretan, "gaiaren inguruko egiazko ikuspegia" eskainiko du Muñozek, Getxoko Kultur Etxearen aburuz. "Zenbait alorretan nagusi den kontrako estereotipoa baztertuta, tresna kritikoak eskainiko" dizkio publikoari, "milioika jarraitzaile dituen eleberri erromantikoa defendatzeko". Skolastika kolektiboaren jarduera guztietan bezala, Algortako hitzaldian laguntza materiala banatuko dute eta irakurtze-proposamena eskainiko diote bertaratzen den orori. Sarrera doakoa izango da. Argazkian, Josune Muñoz / cc-by-sa
Zuzeu.com.