Astrabuduan ere udaltzain etxea jarri nahi du Erandioko PSE-EEk

Astrabuduan ere Udaltzaingoaren egoitza zabaltzeko "beharra" badagoela uste du Erandio PSE-EEk. Juan Otermin tokiko sozialisten bozeramaileak adierazi duenez, "auzo hori udalerriko jendetsuenetarikoa da, nahiz eta udal zerbitzu gehienak Altzagan egon". 2011ko aurrekontuetan proposamen hori sartzeko eskaera egin zion herenegun Udal Gobernu Taldeari PSE-EEk. Horixe da aurkeztu duten 15 zuzenketetako bat. Oterminek aipatu duenez, "hurrengo urtean 34,7 milioi euro inguruan ibiliko dira udal kontuak. Iaz, 50,3 milioi euro izan ziren. Murrizketa nabarmena, beraz". Gauzak horrela, dirua "beharrezkoak diren gauzetara" bideratu beharko litzatekeela uste du bozeramaile sozialistak. Argazkian, Juan Otermin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun