Turismo iraunkorra garatzeko asmoz, tokiko natura eta kultur baliabideen aberastasuna baliatzeko egitasmoa aurkeztu zuten henegun, astelehena, Barrikako udaletxean. Aurkezpenean Juan Jose Ezpeleta alkateak, Jose Maria de Juan Alonso Espainiako Ekoturismo elkarteko presidenteak eta proiektua garatzeko arduradun Orbela enpresaren ordezkariek parte hartu zuten. Azaldu zutenez, "egitasmoaren xedea Barrikak duen turismo ahalmena neurtzea da, herriaren egoera, garapenerako bideak eta proiektuaren bideragarritasuna aztertu ondoren. Indarrean jarri beharreko neurrien aldeko apustua egin nahi dugu". Horretarako, ikerlan bat burutuko dute barrikoztarren edota bertan jarduera ekonomikoaren baten dabiltzanen laguntzarekin. Ezpeletak adierazi zuenez, “natura eta kultur baliabideak Barrikako motor ekonomiko bilakatzeko lehen pausuak ematen ari gara”. Argazkian, Jose Maria de Juan Alonso Espainiako Ekoturismo Elkarteko presidentea eta Juan Jose Ezpeleta Barrikako alkatea, herenegun, udaletxean / © Barrikako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!