La Galea Klub Hipikoarekin hitzarmena sinatu berri du
Getxo Kirolak udal erakundeak. Horren arabera, kiroldegi getxoztarretako bazkideek %10eko beherapena izango dute asteartetik ostiralera ematen diren zaldi-eskoletan. Interesatuta daudenek Getxo Kirolak erakundeko bezeroen arretarako bulegoetan eman beharko dute izena eta klub hipikoan kontratatzen dituzten zerbitzuak ordaindu. Akordio berri hori golfa praktikatzeko Martiartu Klubarekin eta Gueñesen kart zirkuitua kudeatzen duen Ociokart-ekin sinatutakoei gehitu behar zaie. Alvaro Gonzalez zinegotziak azaldu duenez, "era honetako hitzarmenek gure kirol eskaintza osatzen laguntzen digute eta, bide batez, Getxo Kirolen abonatu-txartelari balio erantsia ematen diote, udal kiroldegietan programatu ezin diren kirol modalitateak praktikatzeko aukera ematen dutelako”. Argazkian, neskato bat zaldi gainean / cc-by-sa
XavMP.