Perkusio tailerra egingo dute larunbatean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 17a, 12:28

Barrikako Udalak familia guztiari zuzendutako perkusio tailerra antolatu du larunbat honetarako. Hitzordua goizeko hamaiketan jarri dute, udaletxeko beheko solairuan. Tokiko iturriek adierazi dutenez, "bertaratzen direnek hainbat erritmo dibertigarri ikasteko aukera izango dute, irakasle profesional baten laguntzarekin". Informazio gehiago www.barrika.net webgunean, Barrikako Kultur Etxean (Txintxilandia eraikina) edota 946 775 163 telefono zenbakira deituta eskura daiteke. Argazkian, gazte batzuk djembea jotzen / cc-by Egizu Getxo Euskaldun!.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun