Abenduaren 4tik 8ra arteko egunetarako, Lisboarako asteburu luzea antolatu du
Berangoko Udalak. Berangoeta kultur etxetik abiatuko dira, lau izar dituen Vip Madrid hotelera heltzeko. Bertan egingo dute gaua, hurrengo egunean berriro bidaiari ekiteko. Hilaren 5ean, Cascais, Estoril, Boca do Inferno, Palacio Qeluz eta Cintra bisitatuko dituzte. Hurrengo egunean, berriz, libre izango dute goiza, arratsaldez Obidos eta Alcobaca Erdi Aroko hiribilduetan barrena ibiltzeko. Hilaren 7an, goizez, Lisboara egingo dute txangoa. Arratsaldea libre izan ostean, abenduaren 8an hasiko dute bueltako bidaia. Logela bikoitza edo hirukoitzerako 350 euro ordaindu beharko ditu pertsona bakoitzak; logela indibiduala, berriz, 525 eurotan egongo da. Azaroaren 19ra arte egongo da zabalik izena emateko epea, kultur etxean eta Viajes Ecuador agentzian. Joan-etorrirako autobusa, lau gau hotelean mantenu osoan, txangoak eta asegurua sartzen dira aipatu prezioetan. Argazkian, Europako zubirik luzeena daukate Lisboan, Vasco de Gama izenekoa / cc-by-sa
josu.orbe.