Emakumeen izenez inguratutako silueta beltzak agertu dira Algortako kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 17a, 22:57

Lurrean marraztutako silueta beltzak agertu dira gaur, asteazkena, Algortako zenbait kaleetan. Aldarrikapenik edo egilearen sinadurarik ez daukate, baina sei emakumeren izenak dituzte inguruan idatzirik. Hain zuzen ere, Amelia (birritan), Annie, Elena, Isabel eta Bonifacia irakur daiteke. Ez dira gutxi jakin-minak edo harridurak piztuta irudien parean gelditu diren herritarrak, zer dela eta izan zitekeen asmatu nahian. Argazkian, gizonezko bat Telletxen agertutako silueta gainetik igarotzen.

Lurrean agertutako siluetak iruditan:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun