Asteburua alde batera utzita, hurrengo asteartean, hilaren 23an, Perseo Zine Foruma izango da Kultur Leioako auditorioan. Kanada, Suedia eta Txekiar Errepublikako zikloaren barruan, "Yo servi al Rey de Inglaterra" filma proiektatuko dute arratsaldeko zortzietan bi euroren truke.
Teatro La Baracca, "On-Off" antzezlana:
Bonbillak pizten eta itzaltzen diren bitartean, musika eta mugimenduak nagusitzen dira, dantza bat sortuz. Lanparak, bonbillak eta kableak eraldatu egiten dira, eta loreen, koilaren, dantzarien, kandelen, karruselen eta abarren forma hartzen dute, edo aita, ama edo ume dira. Jolasa da, eta, era berean, iluntasunari eta gauari beldurrik ez izateko modua ere bada.
Da.Te Danza konpainia, "Rio de Luna" antzezlana:
Dantzaren bitartez, eta modu poetikoan, haurtxoek munduarekin duten lehen topaketa islatzen du, eta, batez ere, amarekin duten topaketa. Nola sentitzen dituzte argia, objektuak, soinua eta mugimendua. Energia positiboz betetako ikuskizuna da, erreka baten bizitza bezala haziz doana, dantzak umeen bilakaeraren berri ematen digun bitartean: mugimendua, lau hankatan ibiltzea, lehen urratsak eta naturaren aurkikuntza. Esperientziak sentsazio bihurtzen dira, eta “Rio de Luna” lanak koloreari eta argiari lotutako mugimendua erakusten du.