Biharko data, azaroaren 20a, “Euskal Herriaren historian odolaren gorriaz markatutako data” da: Santi Brouard eta Josu Muguruzaren hilketen urteurrena, alegia. Horrela azaldu zuen iaz
Eguzki irratiko “Il Treno 5″ saioak egindako
emanaldi monografikoak (mp3). Erailketa horiez zein Francoren heriotzaz historia eta dokumentazio lan interesgarria egin zuten iruindarrek.
Koska irratiak, bihar eskainiko du, "edozein unean" entzuteko moduan, FMko 108.0n. Izan ere, goizeko bederatzietan eta arratsaldeko bi, bost eta zazpietan emitituko dute ordu beteko saioa. Bestalde, Ezker abertzaleko bi kideak Bilbon omenduko dituzte, bihar bertan, ekitaldi politiko batean. Brouard eta Muguruza 1984 eta 1989an tiroz hil zituzten, hurrenez hurren. Arratsaldeko seietan hasiko da ekitaldia, Bilboko Casillan, "Izan zirelako gara. Irabaziko dugu", lelopean. Egun berean, lore eskaintzak ere egingo dituzte, Errekalden eta Ametzolako plazetan, 11:00etan eta 12:00etan, hurrenez hurren. Argazkian, biharko ekitaldietara deitzeko kartela.