Igandean emakumeenganako indarkeriaren aurkako ekimen bateratua egingo du Mankomunitateak Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 18a, 18:51

Etzidamu, igande honetan, hilaren 25ean izango den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala irakurriko dute Berangoko kultur etxean. Aipatu ekimena egun horren harira Uribe Kostako Mankomunitateak darabilen kanpainaren ekitaldi nagusia izango da eta Mankomunitateko udalerri guztiei bideratuta dagoela adierazi dute arduradunek. Hitzordua eguerdiko hamabietan jarri dute. Argazkian, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara, erakusketa osatu zuten Berangoko emakumeen irudiekin / © Berango.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun