Inkestatzaile lanpostu bat eskaini dute Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 18a, 19:41
Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak zabaldu duenez, Ihobe SA Eusko Jaurlaritzako ingurumen kudeaketarako enpresa publikoak inkestatzaile lanpostu bat eskaini du. Bat-batean hasita, Plentziako etxebizitzetan ingurumenari buruzko inkestak egin beharko ditu langile berriak, hilabete batez. Trukean, 745 euro inguruko soldata garbia jasoko du. Arduradunek jakinarazi dutenez, lanpostua eskuratu nahi dutenek beharrezkoa dute Uribealdean bizi izatea. Hortaz, Uribe Kostako langabetu guztiek dute aukera. Gaur kaleratu dute eskaintza Lanbide.net-en bidez, 162010009591 erreferentziaren pean. Argazkian, gazte bat inkesta bat egiten / by-nc-nd Rodrigovera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun