Datorren astean Arkaitz Goikoetxea preso politiko getxoztarra eta Aitor Cotano eta Iñigo Gutierrez algortarrak epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Legutioko Guardia Zibilaren kuartelaren kontrako atentatuan parte hartzea leporatzen diete hirurei, fiskalak hainbat espetxe urte gehiago eskatuz. Epaiketa azaroaren 23, 24 eta 25ean izango da. Horrenbestez, Goikoetxea eta Cotano Madrileko espetxeetara eraman dituzte jada. "Guti, ordea, oraindik Puerto I kartzelan zegoen joan zen asteburuan", errepresioaren kontrako erakundearen arabera. Argazkian, auzokideak Cotano eta Goikoetxearen irudiak sostengatzen, aurreko batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!