Azaroaren 27rako, larunbatarekin, Elkartasun Eguna deitu du Itzubaltzeta / Romoko herritar talde batek. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "euskal preso politikoak eta euren senide eta lagunak azken aldian jasaten ari diren eraso guztiak" salatu gura dituzte. "Elkartasunak ez du etenik esaldia, errealitate bihurtu nahi dugu eta guk kalean ahal ditugunak eta gehiago egin eta egiten jarraituko dugu dagozkien eskubideen alde. Oihu bakarra: euskal presoak Euskal Herrira!", gaineratu dute. Gauzak horrela, aipatu egunean, trikipoteoa, indaba-jana, kalejira, kontzertua eta DJak izango dira, eguerdiko 12:30etik aurrera. Txartelak salgai daude jada ohiko lekuetan: bazkarirako 8 euro ordaindu beharko dira, kontzerturako 5 euro; eta bietara joanez gero, 12 euro. Argazkian, Elkartasun Eguna deitu duten herritarrak.