Plaza Beltza kulturgunearen urteurrena ospatuko dute gaur zortzi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 19a, 12:46
Larrabasterrako Akilino Arriola kalean dagoen Plaza Beltza herri kulturguneak urte bat bete du. Horrenbestez, jarduera ugari antolatu dituzte hilaren 26 eta 27rako Sopelan, "gure herriko kaleak hartzeko eta urtean zehar egiten dugun lana plazaratzeko asmoz". Ostiralean, arratsaldeko zazpietatik aurrera, bizikleta kalejira "koloretsua" egingo dute, "Autogestioaren alde, independentzia osoa!" lelopean. Irteera lekua kulturgunea bera izango da. Ostean, 21:00etan, afaria egingo dute Sekeko gaztetxean. Bertan, kulturgunearen parte diren edota proiektuan parte hartu duten guztiei omenaldia egingo diete. Txartelak Plaza Beltzan salgai daude bost eurotan. Argazkian, neska bat liburua irakurtzen Plaza Beltza kulturgunearen inaugurazioan.
Hurrengo egunean, larunbatean, eguerdiko hamabietan hasi eta egun osoan zehar, hainbat kolektibo eta banatzaileek euren produktuak erakusteko eta saltzeko azoka egingo dute. Arratsaldeko seietan, kantautorea egongo da eta, ordu eta erdi beranduago, poteo musikala egingo dute herriko tabernetatik, albokalarien laguntzaz. Azkenik, gaueko bederatziak aldera, kontzertua izango da Larrabasterrako Urgitxieta plazan, Atadxs a nada, Odolaz Blai eta J Iratzar taldeekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun