Abenduaren 15era arte egongo da zabalik Getxolanek eskainitako "Enpresen administrazio kudeaketako laguntzaile" eta "Sukalde laguntzaile" prestakuntza ikastaroetan izena emateko epea. "Getxo Lan In" egitasmoaren harira abiatu dituzten eskolak dira horiek. Aipatutakoa Europako Gizarte Funtsak diruz lagundutako eta Espainiako Lurralde Politiken Ministerioak kudeatutako proiektua da, lanpostu bat lortzeko zailtasun handienak dituztenei laguntzeko helburua duena. Lehenengo ikastaroa enpresetan administrazio-kudeaketan trebakuntza edota eskarmentua dutenei dago zuzenduta. Bigarrena, berriz, enplegu bat lortzeko zailtasunak izanik ostalaritza sektorean lan egiteko interesa dutenei bideratuta dago. Interesatuek Getxolanen eska dezakete informazioa, Algortako Martin Deuna kaleko 17. zenbakian, goizeko 11:00etatik 13:30era; edo 944 660 140 telefono zenbakira deituz. Argazkian, Getxolanen egoitza. Argazkian, Getxolan egoitzaren informazio gunea / © Getxo.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!