Behargintza Leioa enplegu zentroak bederatzi ikastaro eskainiko die tokiko langabeei. Horietan izen-emate epea irekita dago jada. Izan ere, 200 lagunentzako tokia baino ez dago, udal iturriek zehaztu dutenez. Eskolak urtarrilean martxan jartzea espero dute. Baina, trebakuntzaz gain, lanpostu horietan praktikak egiteko aukera ematea ere aurreikusi dute tokiko arduradunek. Horrela, enpresek pertsona horien ahalmenak eta lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dute. Diruz lagundutako ikastaro horiek ondoko arloak jorratuko dituzte: gaueko zaintza, laguntza menpekotasuna, enpresa txiki eta ertainetan teknikari lanak, administrazio, orga elektrikoa, energia berriztagarriak, geriatriko laguntzaile lana, online informatika eta informatikaren hastapenak. Informazio gehiago www.leioa.net webgunean eskura daiteke. Argazkian, Leioako Behargintzaren bulegoa / © Leioa.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!