Gabonei begira plazaratutako euskarazko produktuen katalogo berriaren 200.000 ale banatuko dituzte Euskal Herriko 105 udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk, tartean, Uribe Kostako Mankomunitateak, Getxok, Leioak eta Erandiok. Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu edizio berri horrek. Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin dute. Berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta, zortzi ataletan sailkatu dituzte: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak, hurrenez hurren. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen dute. Zenbait ataletan adinaren araberako banaketa ere egin dute. Argazkian, umeak jolasean Getxoko udako liburutegietako batean / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!