Altzagan egingo dute estreinakoz Erandioko Osasun Jaia

“Gogoratu, zure eskubideak defendatu eta zabaldu" lelopean, Haurren Eguna izenez ere ezaguna den Osasun Jaia ospatuko dute larunbat honetan, azaroak 20, Erandioko Irailaren 23a plazan, udaletxe aurrean. Besteak beste, jolasak, tailerrak, musika, dantzak, puzgarriak, eskulanak, zozketak... izango dira, 10:00etatik 14:00etara. Jaialdia Akarlanda parkean egin ohi dute urtero. Hain zuzen, irailaren 25ean egitea aurreikusita zeukaten, baina egun horretako eurite gogorren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten. "Ezin genuen aukera pasatzen utzi. Gauzak horrela, Altzagan izango du lekua haurren eskubideen aldeko aldarrikapenak", adierazi dute Udaletik. Argazkian, gaztelu puzgarriak aurreko Osasun Jai batean, Akarlandan / © Erandio.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun