Bosgarren urteurrena ospatzen dabil Algortako UK taberna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 19a, 17:49

Bosgarren urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil UK taberna. Atzo, osteguna, Bikoizten taldeak eskaini zuen musika emanaldi akustikoa Algortako Mariandresena kaleko ostatuan. Gaur, berriz, Legendario ron festa egingo dute. Egun handia, ordea, larunbaterako utzi dute. Bihar, Moby Dick bakarlari algortarrak eta Sad Town Losers taldeak eskainiko dute kontzertua, arratsaldeko seietatik aurrera. Horretaz gain, Real Madril eta Athletic taldeen arteko futbol partida ikusteko aukera ere egongo da, gaueko hamarretatik aurrera. Argazkian, Moby Dick bakarlariak joko du bihar UK tabernan / cc-by-nc-sa Moby Dick Love.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun