Larunbat honetan, azaroak 20, Egun Kubatarra ospatuko dute Sopelako Sekeko gaztetxean. "Kubaren errealitate politikora pixka bat hurbiltzeko eta ikasteko jardunaldia izango da",
Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) adierazi duenez. Horrenbestez, 18:00etan, aipatu herrialdearen egoerari buruzko eta hara joan diren brigaden inguruko hitzaldiarekin hasiko dira. Ondoren, afari kubatarra dastatzeko aukera egongo da, baita prestatu duten argazki erakusketa ikusteko ere. Horretaz gain, mozorro lehiaketa egingo dute. Beraz, Sekeko gaztetxera hurbiltzekotan, kubatarrez jantzita izatea eskatu dute gazte asanbladakoek. Mozorro-jantzi jatorrena daramanak oparitxoa jasoko du. Postontzia egongo da eta bakoitzak bozka emango dio gustukoenari. Bestalde, gaur, ostiralarekin, kontzertua izango da Getxoko
Txorimalo gaztetxean. Baltzak, Pornosaurio eta Oddheathenish taldeek joko dute, 20:30etik aurrera. Sarrera bi eurotan izango da. Argazkia: cc-by-sa
Mickou.