Epai-mahaia Andrea Arrizabalaga aurkezleak, Itsaso Paya aktore eta bertsolari algortarrak eta Lander Otaola “Vaya Semanita” telebista saioko aktore ohiak osatuko dute. Sariak ondokoak izango dira: lagunentzako multi-abentura ekintzak edo ikas-bidaiarako diru-laguntza; hainbat partida Lasergunean; afaria lagunekin; eta liburutan zein diskotan gastatzeko bono bana.
Pintxo tailerra
Bihar, larunbatarekin, pintxo tailerra egingo du Sendik, 5 urtetik gorako haurrei zuzenduta. Datorren astean, hilaren 22tik 24ra, berriz, graffiti ikastaroa izango da 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat, Bizarra Lepoan elkartearen eskutik. Izen ematea 667 540 241 telefono zenbakian edo info[abildua]bizarralepoan.org posta elektronikoan egin dezakete interesatuek. Asteazkenean ere "Getxo Akordaten naz II" dokumentalaren berrestreinaldia eta www.ukaldizkaria.biz gunearen aurkezpena izango dira Algortako Kasinoan, 20:00etan hasita, doako sarrerarekin. Eta hurrengo egunean, Julen Gabiria itzultzailearekin mintzatzeko aukera egongo da Aldai patronatuan, gaia "Hilobiko isiltasuna” bere nobela beltza dela.
Guztira, hamasei gaztek parte hartuko dute etzi, igandean, Getxo udalerri mailako Izarren Distira Galaren hirugarren edizioan,