Euskal Herrian Euskarazeko kide Unai Larreategi, Igone Lamarain eta Nestor Estebanek aurtengo Ezabaketa Astearen
aurkezpena egin zuten asteazkenean, hilak 17, Iruñeko Zabaldi elkartean. Azaroaren 20tik 27ra bitartean egingo dira hainbat eta hainbat ekimen Euskal Herri osoan zehar, eta ehunka izango dira han eta hemen ezabatuko diren, publizitate, afixa, panel eta bestelakoak. Hala ere, Ezabaketa Astea bera garatzen doan egitasmoa izaki, aurten ere hainbat berrikuntzarekin etorriko da. Aurtengo edizioan hortaz, irakaskuntzaren alorrari eta hizkuntza ereduei dagozkien "zapalkuntzen" salaketan sakonduko du EHEk Ezabaketa Astean zehar. Hala, egitasmoari lelo berezia jarri dio EHEk aurten: "Hizkuntza zapalkuntzaren aurrean, eskola euskalduna!". Donostian, Iruñean eta Donibane Lohitzunen ekimen bereziak, koloretsuak eta parte-hartzaileak egingo dira. Argazkia: © EHE.