Olentzeroren etxera joateko bidaia antolatu du abenduaren 21erako Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 19a, 20:09

Uribe kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Mungiako Izenaduba basora (Olentzeroren etxea) joateko bidaia antolatu du abenduaren 21erako, asteartean. Arratsaldeko bostetan irtengo dira. Joateko toki kopurua mugatua izango da. Izan ere, 35 leku baino ez daude. Gauzak horrela, izena emateko epea zabalik dago jada Mankomunitateko herrietako kultur etxeetan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "adingabeek gurasoekin edo arduradun batekin joan beharko dute". Sarrera eta bidaia zazpi eurotan jarri dute eta izena ematen denean ordaindu beharko da. Informazio gehiago 946 579 279 telefono zenbakian. Argazkian, hainbat ume Olentzeroren etxean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun