Jone Uriak Bizkaiko Txapelketako lehenengo finalaurrekoari ekingo dio etzi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 19a, 23:24

Jose Uria Albizuri bertsolari algortarra eta Uribe Kostako txapelduna arituko da etzi, igandean, aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak estreinatzen. Durangoko Landako gunean dauka hitzordua, arratsaldeko 5:30ean. Jonek badaki zer den finalaurrekoetan izatea baina ondiño ez da ailegatu Bizkaiko finalera. Euskal Herriko eta Uribe Kostako erronkei sendo erantzun ostean, aurten aukera galanta dauka, baina Durangon, Zornotzan eta Gernika-Lumon arituko diren 18 bertsolarietatik zortzi baino ez dira heldu ahal izango BECera. Durangon, Onintza Enbeitia, Etxahun Lekue, Ibon Ajuria, Gorka Lazkano eta Xabat Galletebeitia arituko dira. Gai-emailea, berriz Maite Berriozabal izango da. Argazkian, Jone Uria irabazi zuen Balmasedako kanporaketan.

Fredi Payari finalaurrekoei buruz galdetu diote Kopla Barik TB-ko lagunek

BBT2010. Fredi Paia finalaurreetara begira from Kopla Barik TB on Vimeo.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapena:

Finalaurrekoetarako sailkatuak
• Onintza Enbeita (iazko finalista).
• Etxahun Lekue (iazko finalista).
• Iratxe Ibarra (iazko finalista).
• Arkaitz Estiballes (iazko finalista).
• Fredi Paya (iazko finalista).
• Oihana Bartra (Mungiako irabazlea).
• Jone Uria (Balmasedako irabazlea).
• Ibon Ajuria (Aulestiko irabazlea).
• Miren Amuriza (Igorreko irabazlea).
• Beñat Ugartetxea (Itzubaltzetako irabazlea).
• Gorka Ostolaza, 400 puntu.
• Arrate Illaro, 392,5.
• Peio Ormazabal, 392.
• Gorka Lazkano, 377.
• Xabier Enbeita, 370,5.
• Eneko Abasolo "Abarkas", 365,5.
• Xabat Galletebeitia, 364,5.
• Joseba Artza, 363.

Dagoeneko, txapelketatik kanpo
• Ander Elortegi, 361,5.
• Iker Belaustegi, 358,5.
• Iñaki Iturriotz, 353.
• Itxaso Paya, 349.
• Mikel Goiriena 347,5.
• Lander Ibarluzea "Atxulua", 346,5.
• Eñaut Uruburu, 344.
• Julen Erezuma, 342.
• Julen Sololuze, 340.
• Ion Barrocal, 339.
• Eneko Arrate, 335.
• Olatz Ibarluzea, 301.
• Beñat Vidal, 333.
• Ortzi Garitano, 331.
• Joanes Igeregi, 327.
• Peru Vidal, 308.
• Asier Legarreta, 291,5.

Datozen saioak

• Azaroaren 21ean, 17:30ean, Durangoko Landako gunean: Onintza Enbeitia, Etxahun Lekue, Jone Uria, Ibon Ajuria, Gorka Lazkano eta Xabat Galletebeitia. Gai-emailea: Maite Berriozabal.

• Azaroaren 28an, 17:30ean, Zornotzako Zelaieta zentroan: Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Miren Amuriza, Arrate Illaro, Peio Ormazabal eta Eneko Abasolo "Abarkas". Gai-emailea: Bernar Mandaluniz.

• Abenduaren 5ean, 17:30ean, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan: Fredi Paya, Oihana Bartra, Beñat Ugartetxea, Gorka Ostolaza "Potxis", Joseba Artza eta Xabier Enbeita. Gai-emailea: Zuriñe Iarritu.

• Abenduaren 18an, 17:30ean, Barakaldoko BEC erakustazokan. Aurkezlea: Zuriñe Iarritu. Gai-emailea: Bernar Mandaluniz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun