Urdulizen etxebizitza berriak altxatzeko lanak Construcciones Ganeko enpresari esleitu dizkio Neinorrek,
Europa Press berri-agentziak zabaldu duenez. BBKren menpeko sozietateak aipatu udalerrian garatuko duen bosgarren proiektua da oraingoa. Neinor enpresak azaldu duenez, eraikuntza lanak joan den astean hasi ziren. 2012ko udazkenean amaitzea aurreikusten dute. Bloke berriak bi eta hiru logeletako 20 etxebizitza izango ditu; atiko eta duplexetan banatuta, hurrenez hurren. Horietako bakoitzak altzari, labe eta bitrozeramikarekin hornitutako sukaldea izango du. Bi logela, bi komun, sukaldea, jangela, garajea eta trastelekua duten etxebizitzak izango dira merkeenak: 240.000 eurotan egongo dira. Dagoeneko horien %75a salduta dagoela jakinarazi dute. Argazkian, aurreko obra batzuk Urdulizen / © Urdulizko Udala.