Erandioko lau etxebizitza kaltetu dituzte euriteek

Erandioko Tartanga kaleko bi erakinen beheko aldean kokatutako lau etxebizitza kaltetu dituzte azken orduotako eurite gogorrek. Udaltzaingoak Europa Press albiste agentziari adierazi dionez, itsasadarretik gertu dagoen aipatu karrikako 27 eta 29 zenbakietako bina etxe urez bete dira, inguru horretako estolderia sareak gainezka egin duelako. Kalea moztu behar izan dute eta suhiltzaileak etxebizitzetan pilatutako ura ateratzera joan behar izan dira. Bitartean, astelehen eguerdira arte egongo da indarrean Herrizaingo Sailak ezarritako alerta horia. Euskalmeten arabera, euriak ez digu asteartera arte atseden emango eta tenperaturak bere horretan mantenduko dira. Argazkian, etxebizitza beheko aldea urez gainezka artxibo irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun