Bestalde, beste bidaiariek animalia ondo hartzen dutela ziurtatzea gomendatu diete maskotekin doazen bidaiariei. Baten bat beldur edo deseroso sentitzen bada, komeni da aberea daramana ibilgailuaren beste alde batera joatea, aipatu dutenez. Jaurlaritzaren arabera, lanegunetan, onena da goizeko hamarretatik aurrera bidaiatzea txakur edo katuekin, bidaiarien eta animalien arteko bizikidetza errazteko. Itsu-txakurrek ez daukate baldintza hauek bete beharrik.
Hainbat debeku ere ezarri dituzte:
- Debekatuta dago animalia exotikoak eramatea (narrastiak, armiarmak, intsektuak…).
- Debekatuta dago legeriaren eta indarrean dagoen araudiaren arabera arriskutsutzat jotako txakurrak konpainia horien instalazio eta ibilgailuetara sartzea.
- Segurtasun-arrazoiengatik, animalia, jabeak berak eraman beharko du, eta arreta handiagoa jarri txartela balioztatzeko makinen inguruan, ibilgailuetako sarreran, eta, oro har, ibilgailuko eta instalazioetako ateak ireki eta ixterakoan, maskotak kalterik izan ez dezan.