Leioa lan serioa ari da egiten aktibitate ekonomikoa sortze aldera. Horren proba garbia dira udalerria sortutako aktibitate ekonomikoetarako parkeak, baita abian jarriko direnak ere (batez ere, Leioako Zientzia eta Teknologia Parkea, EHUn). Baina higiezinen sektorea ere, krisi sakonean, hobeto dago udalerrian. Azaro honetan bertan, 2011n 450 babes ofizialeko etxebizitza inguru eraikitzeko prozesuak jarriko dira martxan (Leioandi eta Artatza); horiek, Aldapabarrenako 159 etxebizitzei gehitu behar zaizkie.
Zorionez, badago luze egiten den tunel amaierako argi txikitxoa erakusten digun daturik. Udalkutxaren fondoak, Aldundiak udalen finantzaketarako banatzen dituenak eta oinarrizkoak direnak, hazi egingo dira, hasierako aurreikuspenak gainditu direlako urte amaieran. Hurrengo urtean ere joera berbera mantentzea aurreikusten da.
Datu horiek berrestea espero dugu eta erabilera ona ematea.
Eneko Arruebarrena Leioako alkateak azaroaren 16an Leioa.eu udal webgunean argitaratutako artikulua.
[©