Langile bat hil da Urdulizen izandako istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 22a, 19:47
Gaur arratsaldean 57 urteko langile bat hil da Urdulizen, istripu baten ondorioz. Ezbeharra 15:30 aldera jazo da Igeltzera industrialdean dagoen lantegietako batean, Europa Press albiste agentziak Ertzaintzaren iturriak aipatu zabaldu duenez. Antza denez, beharginari karga bat erori zaio gainean eta bertan hilik geratu da. Anbulantzia bertaratu da ezbeharra izan den tokira, baina ezin izan du ezertxo ere egin. 57 urteko langilea momentuan hil da, kolpearen ondorioz. Ertzaintza eta Osalan ari dira ezbehar larri honen inguruko nondik-norakoak aztertzen. Argazkian, J.M.V. 58 urteko gizonezko sopeloztarrari heriotza eragin zion lan istripua salatu zuten irailaren 9an 35 lagun inguruk.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun