Emakumeenganako indarkeria salatuko du ostegunean Urdulizko Inola elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 22a, 20:21
Ostegun honetan, hilak 25, bi atalez osatutako ekitaldia egingo du, arratsaldeko zazpietatik aurrera, Urdulizko Inola emakumeen elkarteak. Batetik, emakumeenganako indarkeriaren aurkako adierazpen instituzionala irakurriko dute; eta bestetik, "La riqueza de las mujeres" izeneko ipuin kontalaria izango dute nagusiek. Ekimena tokiko kultur etxean egingo dute. Inola emakumeen elkarteak jakinarazi duenez, "Udalaren laguntasuna eta presentzia eskatu dugu, baita alderdi guztiena, udal elkarteena eta bestelako taldeena ere". Argazkian, hainbat lagun Urdulizko Emakumeen Etxean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun