Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, ostiral honetarako, hilak 26, hainbat jarduera antolatu ditu
Barrikako Udalak. Batetik, genero indarkeriari buruzko hitzaldia egingo dute arratsaldeko seietan, udaletxeko beheko solairuan. Ondoren, kafe tertulia izango dute Barrikako Nagusien Etxean. "Etxeko indarkeria
Bizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokiaren (BGIB) ikuspegitik" izango dute solasaldiaren gaia. Horrenbestez, Paloma Alvarez Infopolis 2000 enpresako zuzendariak ondoko alorrak izango ditu hizpide: etxeko indarkeriak dituen ageriko eta ezkutuko alderdiak; BGIBren helburu eta ekintzak; horiek nola aztertzen dituen BGIBk; Bizkaiko egoeraren gaineko begirada; eta Uribe Kosta, Indarkeriaren aurkako protokoloa eta aktore ofizial eta gizartearen parte-hartzea. Argazkian, solasaldiaren ostean kafe tertulia egingo dute tokiko Nagusien Etxean / © Barrikako Udala.