Leioako Umore eta Kale Artisten Azokaren hamabigarren edizioa 2011ko maiatzaren 12tik 15era izango da. Gauzak horrela, parte hartu nahi duten konpainia, artista eta elkarteek urtarrilaren 21era arte izango dute aukera euren proposamenak aurkezteko. Horiek guztiek postaz bidal dezakete Umore Azokara dokumentazioa (proiektua edo dosierra, fitxa teknikoa, DVDa eta harremanetarako datuak) jarraian zehazten den helbidera: Umore Azoka - Leioako Kale Artisten Azoka; Jose Ramon Aketxe plaza, 11-4; 48940 Leioa - Bizkaia. Umore Azokako webgunean ere (www.umoreazoka.org) eskuragarri dago parte hartzeko baldintzei eta proposamenak bidaltzeko moduari buruzko informazio guztia. Argazkian, aurten plazaratutako ikuskizunetako bat / © Umore Azoka.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!