Gabon-gauean ere garraio zerbitzua egon dadin, ordezko langileak edo boluntarioak erabiltzea erabaki zuten joan den astean
Metro Bilbao enpresako arduradunek. Bizkaiko Batzar Nagusiek eman zuten aipatu gauean ere trenak jartzeko agindua. Hala ere, ESK kenduta, horren aurka agertu dira sindikatuak. Iñaki Prego kontseilari delegatuak hartutako erabakia "inposizioa" deritzote UGT, CIM, ELA eta LABek. Gauzak horrela, bihar, asteazkena, bilduko da enpresa batzordea zer mobilizazio egingo duten eztabaidatzeko.
"El Correo Español" egunkariak jakinarazitakoaren arabera, hainbat proposamen izango dira mahai gainean: batetik, abenduaren 21eko Santo Tomas egunean lanuzte partziala egitea. Bestalde, Gabon-egunean bertan greba egitea aztertuko dute. Bi aukerak onak omen dira baten batzuentzat. Argazkian, azkenaldian ugariak izaten ari dira metroko langileen mobilizazioak.