Orain bi asteburu ehun bat lagunek plazaratutako
"Egin dezagun urratsa!" adierazpena oinarritzat hartuz, datozen egunotan euskal presoen ikasteko eskubidearen aldeko mobilizazioak izango dira Euskal Herriko campus eta fakultate desberdinetan. Besteak beste, Leioa eta Erandioko campusean, hileko azken asteazkeneko deialdiekin bat, bihar egingo dute elkarretaratzea. Hitzordua 12:00etan jarri dute, kafetegian. Gainontzeko hitzorduei dagokienez, Arangoitin, 12:00etan egingo dute bateratzea, Irakasle Eskolako sarreran; Gasteizko campusean, 13:30ean, ikastegian; eta San Mamesen, 14:00etan, Ingeniaritza Eskolako G eraikinaren sarreran. Azkenik, Casillako Ingeniaritza Teknikoko Eskolan etzi, osteguna, egingo dute kontzentrazioa, 12:00etatik aurrera. Argazkian, iraileko azken asteazkeneko elkarretaratzea campusean.