Errepide mozketak egingo dituzte bihar Getxo eta Neguriko hainbat kaletan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 23a, 19:57
Getxoko Aingeruen Etorbidea eta Bidezabal kalea elkartzen diren errotonda inguruan apurtutako ur-hornikuntza hodia konpontzeko lanak direla eta, hiru egunez errepide mozketa egingo dute aipatu lehenengo karrika horretatik Altube kalera arte, bihartik aurrera. Aingeruen Etorbidetik doan trafikoa Talaieta kalera bideratuko dute. Bestalde, Ura agentziak Neguriko Leioa Etorbideko zubian egiten dabilen obrak direla eta, bihar eta ostirala artean, errepide mozketa egingo dute karrika horretan, Baserria eta Gobelbide kaleen arteko zatian. Argazkian, Imanol Landa alkatea eta Joseba Arregi Hirigintza zinegotzia aurreko obra batzuetan / © Getxo.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun