Inoiz baino bisita gehien batzen ari da aurten UKBERRI.NET

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 23a, 20:31
UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalak 216.664 bisita jaso ditu dagoeneko 2010ean, orain arte inoiz izan duen daturik hoberena. Urtea amaitzeko 38 egun falta direla, iazko kopurua hobetu du ja UKBERRI.NETek. Orduan, 213.876 izan ziren webgunera egindako bisitak. 2003ko azaroaren 8an sortu zenetik urtero-urtero hazi egin da atariari egindako irakurketen kopurua. Estreinako urtean, 1.961 izan zen datu xumea. 2004an, berriz, 20.856. Hurrengo urtean, bisiten kopurua bikoiztu zen, 47.952ra igoz. Berriro bikoizteko bi urte behar izan zuen digitalak, 2006ko 78.338 irakurketen ostean, 2007ko 99.925ak heldu zirenean. Handik hurrengo urtera berriro ia %100 igo ziren UKBERRI.NETera egindako ikustaldiak. Azken urteotan, ordea, lasaiagoa izan da hazkundea.
Googlez gain, bisita gehien ekarri dituzten guneen artean honakoak aipatu daitezke: Facebook, Koska, Etengabe, Zabaldu, Txorimalo, Askatu, Aupaathletic, Sareantifaxista, Hamahiru, Etazer, Altzagako liburutegia, Zuzeu, Malatsena, Tuenti, Twitter, Ttiki, Bertsozale edo Foropolicia.es.

Bisiten grafikoa

Sin título
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun