“Beldur barik adieraz zaitez” lelopean, berriro ere Berdinsarea emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalen sareak martxan jarritako kanpainarekin bat egin du Getxoko Udalak. Herritarren artean puntu lila daramaten hainbat artikulu banatzeaz gain, 3.200 kartel, 3.000 txartel eta zorro eta 1.000 binilo dendetarako eta ostalaritza establezimenduetarako izango dira.
Baina, bestelako ekitaldirik ez da faltako. Bihar, asteazkena, ipuin kontalarien saioa izango da Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. “Habra un dia en que todas..." izenburuko emanaldia eskainiko du, 19:00etatik aurrera, A la Luz de las Velas kolektiboak. Hilaren 25ean, osteguna, Gizatiar elkarteak deitutako elkarretaratzea izango da Areetako Bizkaia Zubiko plazan, 19:30ean.