Horrez gain urri hasieran Zarautzen hilda agertutako umearen kasua ere salatu nahi genuke, ez dugulako uste soilik arduragabekeriaren ondorio izan denik. Indarkeria sexista egiturazko arazo bat den heinean, hierarkian oinarritutako botere harremanak sortzen ditu izan emakume, haur edo beste edonor. Kasu honetan ere, instituzioak izandako jarrera salagarria dela deritzogu eta egun indarrean dauden legeak eta neurriak indarkeria patriarkalarekin amaitzeko nahikoak ez direla gogoratu nahi genuke. Gainera, Euskal Herrian, iazko urriaren 25etik desagertuta dagoen Nora gasteiztarraren desagerpena salatzen dugu eta instituzioei dagokien erantzukizuna bete dezaten eskatzen diegu.
Horrez gain, salaketa berezia egin nahi dugu urte honetan zehar izan diren atxiloketetan hainbat euskal herritarrek jasan dituzten tortura sexistak direla eta. Ukituak, makilaren mehatxua, biluztea eta abar, sexu bereizketan oinarritzen den indarkeria mota dela deritzogu eta besteak beste, emakumeak zapalduta iraunaraztea eta gizonen "gizontasuna" zalantzan jartzea izanik helburu.
Emakumeon kontrako erasoen ofentsibara pasako gara, autodefentsa feminista bultzatuz eta emakumeen arteko elkartasuna indartuz. Kalea gurea da, emakumeoi gertatzen zaiguna publikoki salatuz eta eguneroko indarkeri egoerei aurre egin nahi diegu ozen. Instituzioak erantzuleak dira eta prebentzioaren beharra nabarmendu nahi dugu, asko dago hausnartzeko oraindik.
Horregatik, azaroaren 25ean egoera honetaz nazkatuak gaudela ozen entzun dadila!
Emakumeon kontrako erasorik ez! Emakumeok autodefentsa!
Azaroaren 25ean, Algortako Telletxen arratsaldeko 20:00etan mobilizazioa.
Euskal Herri Feminista bat Sortzera goaz!