Igande honetan, 37 urte beteko dira Amezketako Jon Etxeberria Sagastume “
Beltza” eta Laudioko Jon Pagazaurtundua Isusi “
Pagaza” Euskadi Ta Askatasuneko (ETA) kideak Itzubaltzeta / Romon hil zirenetik, 1973ko azaroaren 28an, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gogoratu duenez. Gertaera Lope de Vega kalean izan zen, auto batean lehergailu bat jartzen ari zirela, erloju sistemak jarritako orduan baino lehenago eztanda egin zuzenean, bi militanteen eskuen artean. Leherketak bien gorpuak zabaldu zituen kalean zehar eta hainbat zauritu sortu zituen ondoko eta aurreko etxebizitzetan. Hil zirenean Etxeberriak 22 urte zeuzkan eta Pagazaurtunduak 19. Argazkian, Jon Etxeberria “Beltza” amezketarrari eta Jon Pagazaurtundua “Pagaza” laudiotarrari egin zieten gorazarre Itzubaltzeta / Romon, iazko Gudari Egunean / ©
Koska irratia.