Bihar ere moztuko dute ura Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 24a, 14:57
Algortako etxebizitza asko urik gabe egon dira goizean, Bidezabal aldean apurtutako horniketa sarearen hodiak konpontzen ibili direlako, Getxoko udal iturriek adierazi dutenez. Apurka-apurka bueltatu da etxe guztietara, gaineratu dutenez. Hala ere, gaur hasitako lanak amaitu ahal izateko, bihar, ostegunean, berriro izango dira mozketak etxebizitza berberetan, 10:00etatik 12:00etara. Argazkian, txorrota / cc-by-sa afoncubierta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun