Bertxoko sariketako finalean abestuko du etzi Jone Uriak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 24a, 17:30
Jone Uria Albizuri bertsolari algortarrak iaz irabazitako Bertxoko Gazte Sariketako txapela aurten ere eskuratzeko aukera izango du ostiral honetan. Hilaren 5ean, bertso afari baten bidez, Ozaetako txokoan jokatutako lehen kanporaketan, Jone Uria eta Odei Barroso urruñarra nagusitu ziren, etzi Trebiñun egingo den finalerako txartelak eskuratu zituztela. Haiekin batera, Ander Solozabal, Asier Azpiroz, Ainhoa Mugika eta Julio Soto arituko dira nor baino nor. Saioa afalostean hasiko da, 22:30ak aldera. Argazkian, Jone Uria Albizuri iazko abenduaren 4an, Aramaioko Iturrieta sagardotegian, Bertxoko sariketa irabazi ostean / cc-by-nc Leire Kortabarriarena.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun